Oianumera bertaratutakoek Astigarraga, Hernani, Urnieta, Aduna eta Abaltzisketako hamar sagardotegietako sagardoa dastatu eta epaitu zuten, arrain zein haragiz ondo hornitutako afarian zehar.
Afalostean eman zen ezagutzera txapelketaren emaitza. Astigarragako Etxeberria sagardotegiak jantzi zuen txapela, 355 punturekin. Bigarren, herri berezko Lizeaga sailkatu zen, 340 punturekin. Hirugarren, Hernaniko Elorrabi izan zen, 332 punturekin. Nabarmentzekoa da antolakuntza bikaina, afariari zein txapelketari dagokionean, puntuazioan ondoena ibili zena sarituz eta abar. Badu etorkizuna txapelketa honek!