SamartiƱak 2018

Amasako jaietara joateko autobusak egongo dira gauez

Amasa-Villabonako Udalak autobus zerbitzu berezia ipiniko du Amasako jaietara joateko ostiralerako eta larunbaterako. Hiru helburu nagusi bete nahi ditu: jaietan parte-hartzea areagotzea, oinezkoen segurtasuna hobetzea eta horrekin lotuta trafiko eragozpenak saihestea, eta azkenik, indarkeria sexistak saihestea.

Ordutegiak:

*Oharra: Olaederra kiroldegitik abiatuko da autobusa.

Amasa igotzeko
22:30
23:30
00:30
01:30
02.30
03:30

Amasatik jaisteko
22.45
23:45
00:45
01:45
02:45
03:45

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!