"Gizarte honen barnean emakumeengan eragiten duten zapalkuntza eta diskriminazio-sistema guztiak desagerrarazteko lanean, udaletik ere planto egitea eta bizitza erdigunean jartzea aldarrikatuko dugu". Udalak, besteak beste, erabaki hauek hartu ditu:
• "Udalak berdintasun erreala eta eraginkorra bermatzeko ardura hartzen du".
• "Udalak zaintza-lanak bere politika publikoen erdigunean jartzeko ardura hartzen du".
• "Udalak, Mugimendu feministak deitutako greba dela eta, udaleko emakumezko hautetsi eta langileei greba egin ahal izateko erraztasunak emateko ardura hartzen du".
• "Herritarrak deitzen ditu Mugimendu feministak Martxoaren 8an deitutako mobilizazioetan eta ekitaldi desberdinetan aktiboki parte hartzera".