Martxoak 8

Amasa-Villabonako Udalaren egitaraua Martxoak 8aren harira

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2019ko mar. 7a, 08:46

Udaletxea oihal moreekin apaindu dute. Argazkia: Amasa-Villabonako Udala.

Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, Amasa-Villabonako Udalak ekitaldi ezberdinak antolatu ditu astebururako. Udalak herritar orori ekitaldietan parte-hartzeko dei egin die.

Egitaraua:

Martxoak 7, osteguna

11:00 Amasa-Villabonako ikastetxeek 4 zuhaitz ehunduko dituzte, Santiago Egoitzaren aurrean.
19:30-21:00 Batukada feminista.

Martxoak 8, ostirala

Planto! Greba feminista.

Martxoak 9, larunbata

11:00 Ipuin kontalaria, Berdura plazan. Sorgina txirulina. "Emakume paregabeak eta berdintasuna".
12:00 Amasa-Villabonak eduki zituen lehenengo bi emakume zinegotziri omenaldia, Udalbatza Nagusian.

Martxoak 10, igandea

19:30 "Erlauntza" antzerkia, Gurea antzokian.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!