Urrezko Aizkolarien Txapelketako finala jokatzeaz gain, Gabonetako Harri-jasotze Txapelketa eta Emakumeen Ingude Txapelketa ere ospatu ziren. Aizkoran Mikel Larrañaga izan zen garaile. 20 kana-erdiko 36 minutu eta 20 segundutan ebakiz. Harria jasotzen Inar Urruzunok irabazi zuen, orotara 87 jasoaldi eginez;100 kiloko zilindro zaharra, kubikoa eta bola. Ingudean Virginia Finolek eman zituen kolpe gehien, 95.