488 korrikalarik hartu zuten parte Amasa-Villabonatik abiatu zen San Silbestre lasterketan. Amasa-Villabonako Zunbeltz eta Zizurkilgo Urkamendi elkarteek elkarlanean antolatzen dute urtero San Silbestre lasterketa eta 2018.urtekoa, 35. edizioa izan da. 6,5 kilometroko luzera du probak eta Zizurkilen barrena, berriro ere Amasa-Villabonan, irteera lekuan, amaitzen da. Txikienek hasi zuten lasterketa eta bizi-bizi joan ziren korrika helmugaraino.
Arrospide nagusi
Aurtengoan nabarmentzekoa izan da Iraitz Arrospide billabonatarrak erakutsi duen maila. Ikusleen txalo artean eta besoak goratuta zeharkatu zuen helmuga, 18 minutu eta 44 segunduan.
Emakumezkoetan, berriz, Lourdes Colomo zizurkildarra izan zen azkarrena, lasterketa 24 minutu eta 28 segundutan burutuz. 24 segundu beranduago heldu zen Aitziber Ibarbia zizurkildarra. Biak korrikalari ezagunak dira, eta lehen postuetan mantentzen dira urtez urte