Xake taldea osatzeko erakustaldia egingo dute Plazida Otaño liburutegian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2019ko urt. 25a, 10:30

Larunbat honetan, urtarrilaren 26an, jokotarte ekimena ospatuko da Zizurkilgo Plazida Otaño liburutegian.

Horren barruan, 10  urtetik gorako gaztetxoekin xake taldea eratzeko saiakera egin nahi da, eta horretarako antolatu dute xake erakustaldia.  Xakean erakutsiko dutenak Villabonako Xake Joku Elkarteko kideak izango dira, taldeko gaztetxoenak, zehazki. Mahai-joko gehiago ere egongo dira, esaterako, rol-jokoak. Kasu honetan, 15 urtetik gorako gaztetxoek hartuko dute parte. 11:00etatik aurrera hasiko dira biak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!