Urnietako Gazte Festen Balorazioa (Urnietako Udala)
Txupinazoaren egunean mailaz igotzea lortu duten futbol taldeko neskei eta eskubaloi taldeko mutilei zorionak emateko harrera egin zitzaien Udaletxean. Txupinazoa jaurtitzeko ardura berriz, Jai-Batzordeko kide batzuk izan zuten, Urnietako festak aurrera ateratzeko burutzen duten lan guztiaren aitortza moduan, beraien ekarpenik gabe ezinezkoa baita horren programa aberatsa eta anitza izatea.
Larunbatean herria dantzan ipin zen “Urnieta dantzan” jaialdiarekin. Giro polita sortu zen eta jende mordoa bildu zen, batez ere, Plazido Muxika plazan ospatu zen jaialdi nagusian. Arratsaldean, beroari aurre eginez, jende dezente animatu zen Zumbaton eta Urnieta Warrior probatan parte hartzera. Igandean berriz, umeek asko gozatu zuten Egape ikastolan jarritako puzgarri eta jokoekin. Bestalde, lehen aldiz antolatutako Egapexou antzerkia, kantujira, karabina tiraketa eta oka jolasa ekitaldiei oso harrera ona egin zitzaien.
Oro har, giro ona nagusitu da. Dena den, gauetan istilu eta borroka batzuk izan dira gazteen artean, eta Udalak kezka eta ardura agertzen ditu jokaera horien aurrean. Festak ondo pasatzeko eta gozatzeko dira, baina betiere, besteekiko errespetuz. Beraz, jarrera eta ekintza bortitzek ez dute lekurik izan behar. Udalak jokaera horiek irmoki salatzen ditu, eta hurrengo ospakizuetan horrelakorik
ez errepikatzea espero du.