AECC Gipuzkoa ekainaren 8an aterako da kalera zizurkildarren solidaritatea eskatzera eta minbiziaren aurkako ikerketa-proiekturako diru-bilketa egitera. Ekintza solidarioa goizez egingo da udalerriko bi puntutan: Zubimusu zubiaren inguruan eta Joxe Arregi Plazan.
AECC Gipuzkoak, 2019 honetarako, erronka egin dio Gipuzkoako lurralde osoari bularreko minbiziari buruzko proiektuan inbertitzeko 160.000 euro lortzen saiatzeko helburuarekin; zehazki, zelula gaiztoak suntsitzeko gaitasuna duten sistema inmuneko zelulak sustatzen dituen terapian inbertitzeko.
Gaur egun, elkarteak 592 bazkide ditu eskualdean. Horien artetik, 20 Zizurkilgoak. Boluntarioak larunbatean udalerriko kaleetan egongo dira minbiziaren aurkako ikerketa-proiekturako dirua biltzen.
Elkarteak ekainaren 8an diru-bilketan egongo diren boluntario guztiei eskerrak eman nahi dizkie, baita Zizurkilgo Udalari ere hori egin ahal izateko lekua eskaintzeagatik. Era berean, AECC Gipuzkoak oro har zizurkildarrei eskertzen die kanpaina mota honetan erakutsi duten solidaritatea.