Herritarrak suaren inguruan dantzatuz eta gozatuz ospatu zuen San Juan gaua. Txalaparta, trikitixa, panderoa eta txistu doinuan entzun ziren ekitaldian zehar eta dantzaldiaren ondoren gainera gaztetxoenek txokolate beroaz gozatu eta suaren gainetik salto eginez eman zioten amaiera gauari.