Saharako haurren alde lelopean hiru ideia batu nahi izan ditu Lander Etxeberria, Oria Merkatari elkarteko kideak. Saharako herria bera, Saharako haurrak eta ekintza solidarioa.
Saharako herria azken hamarkada luzetan zapaldua izan den herria dela aipatu du Landerrek. Askatasunik ezagutu ez eta kaiola batean bizi den herri bat. Minaz josiriko inguru batean bizi baitira gazte errefuxiatuak.
Landerren hitzetan, “ona etorri diren Saharako haur hauek ez dute beraien herria ezagutu, errefuxiatu kanpamenduetan jaio dira eta bertan jarraitzen dute oraindik. Guk hogei urte daramatzagu “oporrak bakean” programaren bitartez haurrak Euskal Herrira eta Tolosaldeara ekartzen. Aurten hamasei haur doaz harrera familietara eta beste hamaika hernialdeko aterpetxera.”
Zer da Ekintza solidarioa?
Haurrek, uztaila eta abuztua pasako dute Euskal Herrian eta aurten aterpetxearen erabilera aurrera eraman behar izan dutenez, gastuei aurre egiteko ekintza solidarioa jarri dute martxan, barkutxoen lasterketa solidarioa alegia.
Parte hartu ahal izateko 2 euroren truko barkutsoak erosteko aukera egongo da eta uztailaren 19an arratsaldeko 18:00etan saldutako barkutxo guztiak Sazengo zubitik bota eta Zubimusu zubira lehen iristen diren barkutxoekin sari ezberdinak banatuko dira.
Villabonako komertzio ezberdinetan eman ahalko da izena eta izenarekin batera zenbaki bat emango zaio erabiltzaileari (itsasontziaren zenbakia) beraz egunean askatzen diren barkutso guztiek izango dute jabea. Barkutxoak Zubimusu eta Erniobea ikastolako gazteek eginak dira eta irabazien %40a, hau da 0,40 zentimo gazte hauen ikasketa bidaira bideratua egongo da eta geratzen den %60a hernialdeko aterpetxera.
Eskerrak
Eskerrak eman nahi izan dizkiete, Oria Merkatal gunetik beraien laguntza eskaini duten guztiei, Villabona eta Zizurkilgo udalari, Zubimusu ikastola eta Erniobea ikastetxeari; barkutsoak egiteagaitik eta baita Villabonako gaztetxeari egunean bertan errekara jaitsiz eta antolakuntzan ere lagunduko dutelako.