N-1 autobidean egingo diren lanak direla eta, N-1 autobidetik Tolosarako norabidean Villabonara heltzeko dauden bi sarrerak itxita egongo dira, hau da, Adunako zubiko biribilgunera doana eta Etxeondo auzoko gasolindegikoa.
Bestalde, Villabonatik Tolosarako noranzkoan N-1 autobiderako irteera, Burni-zubiko biribilgunetik gora doana, ere itxita egongo da.
Itxierak irauten duen bitartean, Villabonako herrigunera sartzeko ordezko bide hauek erabil daitezke:
- Sorabillako irteera (Andoain) hartu Adunara, Zizurkilera eta Villabonara (GI-3610).
- Irurara joan eta bertan itzulbidea hartu (N-1era sartuz Donostiako norabidean).