Amasako pilotalekuan ospatu ziren atzo arratsaldean herri-kirolak, herriko gazteak Uxo-Toki elkarteko kideen aurka. Herri-kiroletako ohiko ekintzak burutu zituzten: lokotxak biltzen, ingudean, korrika, bizikleta txikian, trontzan, txingan, karretilarekin eta sokatiran. Ekintza bakoitza bi aldiz osatu zuen talde bakoitzak, eta bi taldeak tranpetan aritu baziren ere, Uxo-Toki elkarteak lortu zuen garaipena. Azken proban, berriz, sokatiran, gazteak sasoiko daudela erakutsi zuten bi txandak irabazita. Hortaz, berdinketa egon dela esan daiteke.
Gazteen taldea:
Lokotxak: Kepa Otegi
Bizikleta: Kasko "Ttiki"
Ingudea: Jon "Aizperri"
Karretila: Jon "Beltxa" eta Joseba "Pasus"
Txinga: Ander Nazabal
Korrika: Eñaut Galarraga
Trontza: Jokin Etxeberria eta June Mendizabal
Uxo-Toki elkarteko taldea:
Lokotxak: Luis Mari Otegi
Bizikleta: Eneko Gurrutxaga
Ingudea: Arkaitz "Xandra"
Karretila: Ioritz Galarraga eta Urki Galarraga
Txinga: Josu Perez
Korrika: Jose Luis Artola
Trontza: Mikel "Xandra" eta Gurutze "Pasus"
Gaurko egitaraua
10:30 Meza Nagusia.
11:30 Herri-kirolak, bertsolariek eta trikitilariek alaiturik.