Diagnostiko eta ikerketa ezberdinak egin ondoren, eskualdean bazterketa egoeran –edo arriskuan– dauden pertsonak gizarteratuko dituen egitura egonkorra behar dela ondorioztatu zen, eta 2017an Enplegu Sozialeko plan estrategikoaren baitan laneratze enpresa bat sortzeko prozesua abiaratu zen.
Horrela, 2019an landagune eta herriguneen mantenura eta garbiketara bideratutako zerbitzuak, ekonomia zirkularra sustatzen duten proiektuak (Sagarberritu) eta komunikazio zerbitzuak (posta, kartelak jarri...) zerbitzuak eskaintzen dituen laneratze-enpresa sortu dugu.
Abenduaren 10ean aurkeztu zen proiektua Hernaniko Iturola Elkarlan Sorgunean. Bertan izan ziren Beterri-Buruntza eskualdeko politikariak eta teknikariak, Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak, Lanbideko ordezkariak, La Caixako ordezkariak, hirugarren sektoreko ordezkariak, eraldaketa nodoko enpresak eta Gizatea elkarteko ordezkariak.