Lasterkari askok hartu dute parte; haurrek, gazteek eta helduek. Lagunartean, familian edota taldean korri egin dute, eta giro bikaina sortu da Andoaingo kaleetan. Mozorrotutako korrikalariak ugariak izan dira, baina urtero bezala patinetan irristean lasterketa egiten dutenak ere.