Gizonezkoetan Sergio Roman gailendu da urteko azken lasterketan; emakumezkoetan, berriz, Maialen Gurrutxaga izan da lehendabizikoa. Mozorro onenaren saria ere banatu da, eta txarangako kideetaz mozorrotutako emakumeek irabazi dute. Horrez gain, afariak, bazkariak eta bestelako opari txikiagoak banatu dira.