Goikoplazan jendetza bildu zen euskal presoei elkartasuna adierazteko martxan. Andoain zeharkatu zuen enkarteladak, isiltasunean eta kandelak eskuetan. Zumea plazan, urtarrilaren 11n Bilbon egingo den manifestaziorako deialdia zabaldu zuten eta Axier Oiartzabalek idatzitako gutuna ere irakurri zuten. Amaitzeko, Hertzainak taldearen 564 kantua abestu zuten zenbait musikari eta gerturatu zirenen artean.