Urnieta Artola Harategiak galdu zuen Escolapios taldearen aurka, 28-29. Jaitsiera postuetan amaitu dute gizonezkoen senior mailakoet lehen itzulia. Urnietarrak ondo hasi ziren jokatzen; defentsa sendoa erakutsi zuten eta erasoan ere asmatzen ari ziren. Bestalde, aurkariak kontraeraso bikainak eta azkarrak egiten hasi ziren bertakoen deserosotasuna areagotuz. Partida guztia oso parekatuta egon zen, edonork irabaz zezakeen, baina azkenean tanto bakar batengatik Escolapios taldea gailendu zen.
Emakumezkoen senior taldeak denboraldiko lehen porrota eduki zuen Egia Petritegi taldearen aurka. Lehen postua jokoan zegoen, Urnietak eta Egiak puntu berdinak baitzituzten. Markagailuan alde handia ikus zitekeen arren, Quel Abogados taldeak maila erakutsi zuen une oro. Defentsa ona eta sendoa erakutsi zuten urnietarrek, baina erasoan ez ziren fin aritu eta baloi asko galdu zituzten; galera horiek baliatu zituzten markagailuan zegoen aldea handitzeko. Esan beharra dago, Urnieta Quel Abogados taldeak partida ona egin zuela, nahiz eta ez zuen markagailuari buelta ematea lortu.