Abenduaren 14ean infantil-junior eta absolutuen Neguko Ligari amaiera eman zioten Hernaniko igerilekuan. Azken jardunaldian, Buruntzaldea taldeko 20 igerilarik hartu zuten parte, eta horietatik batzuek marka berriak eskuratu zituzten.
Marka hobekuntzei dagokionez, emakumezkoetan honako hauek izan dira lortutako marka pertsonalak:
- Yaiza Martinez 35,69rekin 50 libreko marka hobetu zuen.
- Nerea Santos-ek 50 librekoa 30,89an uzti zuen eta 50 tximeletakoa 36,03an.
- Izaro Audikanak 800 librekoa 11:01,16an ezarri zuen eta 400 librekoa 5:28,70ean.
Gizonezkoetan, berriz, honakoa:
- Julen Azpirozek 800 librekoa (11:11,16) eta 400 librekoa (5:36,52) ondu zituen.
Eguberrietako Nazioarteko XXXVII. saria
Kanporaketa serietan sartzea lortu zuten andoaindarrak honakoak izan ziren: Mikel Esnal mutiletan eta Nerea Irazu nesketan. Mikel Esnal oran dela gutxi hasi da berriro ere entrenamenduetan eta egindakoarekin gustura geratu zen. Nerea Irazu, zoritxarrez, deskalifikatua izan zen 100 bizkar proban.