UKE Eskubaloiak antolatutako gabonetako torneoak arrakasta handia eduki du

Urnietako eskubaloi taldea eta Gipuzkoako jubenilen eskubaloi selekzioa

Giro bikaina egon zen abenduaren 28an UKEk antolatu zuen Gabonetako Torneoaren XII. edizioan. 300 pertsona baino gehiagok hartu zuten parte txapelketan. Emaitzei dagokionez, maila guztietan partidak borrokatuak eta mailakatuak izan ziren. Horrez gain, txikienek ere jokatzeko aukera eduki zuten; Urnietako eskubaloi eskolakoek Zumarragako Urola eskolaren aurka jokatu zuten.

Emakumezkoen jubenil mailako Gipuzkoako selekzioak Urnietako senior-jubenil mailako emakumezkoen aurka jokatu zuen; selekzioak irabazi zuen tanto bakar batengatik, 23-24. 

Urnietako eskubaloi klubak eskerrak eman dizkie parte hartzaile guztiei eta laguntzaileei. Baita parte hartu duten kirol-epaileei ere.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!