Hiru Errege Magoak Urnietan izango dira urtero bezala urtarrilaren 5ean. Arratsaldeko 16:00etan egingo zaie harrera San Migel elizan, eta 17:30 arte egongo dira argazkiak ateratzen eta gutunak jasotzen.
Ondoren, 18:00etan Errege Magoen desfilea hasiko da. Lobera baserritik jaitsiko da desfilea, eta, beraz, haur guztiak Erratzuko zubira hurbiltzera deitzen dira. Erratzutik Arantzubi kalera igoko dira. Segidan, San Joan kalean sartuko dira anbulatorio zaharraren atzetik. Handik Idiazabal kalera igaroko dira. Gero, Idiazabal kalea ia osotasunean gurutzatu ostean, San Joan kaleko igoera gauzatuko dute, eta, azkenik San Joan plazara iritsiko dira.
19:00etan berriz, Errege Magoek Urnietako 0 eta 6 urte biarteko haur guztiei oparitxo bat banatuko diete Udaletxe azpiko arkupeetan.
Bide mozketa puntualak
Errege Magoek bere ibilbidea osatzen duten bitartean behin-behineko bide mozketak egongo dira.