Bertso Triki Poteoak Andoaingo zenbait taberna eta kale girotu zituen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Lanbroa tabernatik hasi zen bertso triki poteoa Unai Mendizabal eta Jon Beloki bertsolarien laguntzaz eta Irunberri tabernan amaitu zen; trikitilari eta panderojole lanetan Maialen eta Iñaki Lopez de Munain aritu ziren. Hasiera batean, jende gutxi gerturatu zen, baina tabernaz taberna geroz eta entzule gehiago hurbildu ziren; Lanbroa, Aterpe, Elixondo, Urkiola eta Irunberri tabernetatik igaro ziren bertsolariak eta musikariak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!