Asier Arregui eta Olatz Odriozola ziklistak bikain aritu dira Euskaldiko ziklo-kros txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2020ko urt. 7a, 18:27

Odriozola, Suarez eta Trevilla hurrenez hurren.

Bizikleta.com taldeko ziklistek emaitza onak lortu zituzten Lezaman ospatu zen Euskadiko ziklo-kros txapelketan.

Asier Arregui andoaindarrak 5. postua lortu zuen Lezaman egindako lasterketan. Elite mailan ordubete eta 26 segunduko marka lortu zuen Bizikleta.com-eko ziklistak. Emakumezkoetan, berriz, Olatz Odriozola Urnietarrak bigarren postua lortu zuen elite mailan. 53 minutu eta 19 segunduko marka lortu zuen eta sasoiean dagoela erakusten ari da. Kirolariak aitortu duenez, ez zen memento onean iritsi lasterketara, baina guztia emanda emaitza onak lortu ditu.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!