Lapke, Tolosa, Hernani, Behar Zana eta Gazteleku klubetako pilotariek jantzi dituzte txapelak Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako eskuz banakako finaletan. Kadeteen 1. mailan nagusitu da Lapkeko Irribarria, klub bereko Goiburu kadeteen 2. mailan, Tolosako Amiano jubenilen 1. mailan, Hernaniko Oiartzabal jubenilen 2. mailan, Behar Zanako Xabi Urbieta nagusien 1. mailan eta Gaztelekuko Arrate nagusien 2. mailan.
Gazteleku Pelota Elkarteko Mikel Arratek irabazi du nagusien bigarren mailan Gipuzkoako txapelketa eskuz banaka. Oiarpe (Oiartzun) klubeko Etxabe pilotariari irabazi dio 17 eta 22. Horrez gain, Behar Zana elkarteko Xabi Urbietak irabazi du nagusien lehenengo mailan txapela talde bereko Jon Urbietaren aurka, 17 eta 22. Bestalde, jubenilen bigarren mailan Olasagasti (Behar Zana) azpitxapeldun gelditu zen tanto bakarraren faltan, 21 eta 22.