Denboraldiari berrekiteko txapelketa baliagarria

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2020ko urt. 8a, 16:35

Leizaran Lanbroa taldea sari banaketa ekitaldian. Joxe Mari Igarategi (Bikoitz)

Denboraldiai berrekingo diote asteburu honetan, baina bitartean Leizaran taldeko neskak ez dira oporretan egon. Klubak antolatzen duen herriko txapelketan parte hartze bizia izan dute. Hiru mailatan, gainera, txapelketako irabazle izan dira

Eguberrietako oporraldiarekin bat eginez, Leizaran eskubaloi taldeak tradizio handiko Errege txapelketa antolatu zuen. Urtarrilaren 4an hainbat partida jokatu ziren Arraten eta Allurralden. Antolatzaileak pozarren daude, “egun ederra igaro genuen, eta finalak ikusteko Allurralde bete egin zen”. Emaitza garrantzitsuena ez bada ere, aurtengoan bingo abesteko moduan egon daitezke. Izan ere, infantil, kadete eta jubenil mailako hiru taldeak nagusitu ziren.

Eskertza

Klubak eskertza adierazi nahi die hainbat lagun eta eragileei: “Epaileei egindako lan bikainagatik; Zumeatarra, Batzokia eta Peña Santa Kruz elkarteei antolatutako bazkari bikainagatik, txapelketa antolatzen lagundu ziguten babesle guztiei eta gurekin lanean aritu ziren hainbat pertsonei. Eta baita Andoaingo herriari eta partidak ikustera hurbildutako zaletuei. Eskerrik asko.

Sailkapenak:

Infantil maila:

  1. Leizaran Urdina.
  2. Urdaibai A.
  3. Urdaibai B.
  4. Eharialdea.

Kadete maila:

  1. Leizaran Urdina.
  2. Eharialdea.
  3. Urdaibai.
  4. Leizaran Horia.

Jubenil maila:

  1. Leizaran.
  2. Urdaibai.
  3. Eharialdea.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!