Urnieta Artola Harategiak urtarrilaren 11ean jokatuko du urteko lehen partida Urdaneta bizkaitarren aurka. Norgehiagoka Urnietan jokatuko da arratsaldeko 19:00tan. Bigarren itzulian ezin dituzte akats gehiago egin, garaipena ezinbestekoa da Euskadiko Txapelketan lehiatzen jarraitzeko; egun, 12. postuan kokatuta daude 6 punturekin, Ereintza taldearekin berdinduta. Etxean maila ona erakusten ari dira, baina puntu asko galdu dituzte gutxigatik. Egoera hobetzen saiatzeko defentsa eta eraso sendoa erakutsi beharko dute datozen partidetan.
Emakumezkoen senior taldeak larunbatean (urtarrilak 11) jokatuko du arratsaldeko 18:15 Donostian Egiaren aurka. Lidergotza eta azken partida galdu zuten arren, indarrarekin doaz bigarren itzuliaren bila. Urnieta Quel Abogados taldeak Egiako bigarren taldearen aurka jokatuko du, baina ez da erraza izango, hauek ere denboraldi ona egiten ari baitira; hirugarren postuan kokatuta daude 12 punturekin.