Zein epe izango duten herritarrek haien proposamenak aurkezteko, proposamen horiek onartuak izateko zein baldintza bete beharko dituzten, eta nortzuk izango duten parte hartzeko aukera... horiexek izango dira aurkezpen ekitaldiaren xehetasunak. Halaber, aurten, informazio karpetan photocall bat ipiniko da eta horren inguruko xehetasunak emango dira.
Beraz, hilaren 14ko aurkezpen informatibora joateko gonbita luzatu die Udalak herritar guztiei.