Arreta San Juan plazara igotzeko errepidean gaur arratsaldean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2020ko urt. 14a, 15:27

Arreta eduki beharko da gaur arratsaldean San Juan plazara ibilgailuarekin igoz gero, izan ere, bertako kutxatiletatik kableak pasako ditu Elecnor enpresak. Ondorioz, errepide hori itxita egongo da, eta ibilgailuei normalean aparkatzeko erabiltzen den eremutik ahalbidetuko zaie igarobidea trafikoa ez eteteko.

Beraz, San Juan plazara igo behar dutenei mantso joatea eta arretaz gidatzea gomendatzen zaie.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!