Asteburuan Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako eskuz banakako finalak jokatuko dira Iruran. Larunbatean, nagusien arteko lehia ikusgai izango da Ametsa Trinketean. Igandean kadeteen eta jubenilen txanda izango da.
Eskuz banaka nagusien lehen mailan EPLEko Aranburuk Loitegi urnietarraren aurka jokatuko du. Eskuz banaka kadeteetan Hernaniko Arluziagak jokatuko du Behar Zana klubeko Aranbururen aurka. Jubeniletan, berriz, Behar Zana klubeko Olasagastik Oiarpeko Aranbururen aurka jokatuko du.
Asteburua pilota partida gehiagorekin dator, Andoaingo Gazteleku Pelota Elkarteak Amezketako Zazpi Iturri elkartearen aurka jokatuko du larunbatean. Partidak Idiazabalgo Igarondo pilotalekuan jokatuko dira goizeko 11:00etatik aurrera.
Eskuz banaka 4terdian Etxezarretak (Gazteleku) Zubiriaren (Zazpi Iturri) aurka jokatuko du. Eskuz banaka kantxa osoan Arratek (Gazteleku) Egigurenen (Zazpi Iturri) aurka jokatuko du. Azken partida binakakoa izango da, Eskudero-Elizegi (Gazteleku) bikoteak Zabala-Aizpuru (Zazpi Iturri) bikotearen aurka jokatuko du.