Urnieta Artola Harategiak Euskadiko Txapelketako itzuliko lehen partida galdu zuen Urdaneta talde bizkaitarraren aurka, 26-28. Partida guztian zehar atzetik zihoazen sentsazioa helarazi zuten. Urnietarrentzat arazoak hasieratik hasi ziren, defentsan ahul jokatu zuten, eta erasoan ere ez ziren batere fin ibili. Horrekin guztiarekin, lau puntuko aldearekin iritsi ziren atsedenaldira. Amaieran gehiago estutu zuten arren, ezin izan zioten bizkaitarrei aurre hartu.
Oro har, ez ziren batere ondo aritu eta helarazi zuten sentsazioa ez zen onak izan. Hasieratik partidutik at zeudela erakutsi zuten. Mailari eusteko lan handia egin beharko dute urnietarrek.