Urnieta Quel Abogados taldeak garaipen garrantzitsua lortu zuen Donostiako Egia taldearen aurka, 22-24. Bigarren postuan jarraitzen dute liderrarengandik 2 puntura eta hirugarrenarengandik 4 puntura.
Hasiera ez zen erraza izan urnietarrentzat; defentsa ahula erakutsi zuten eta donostiarrek egoera hori baliatu zuten markagailuan aurrera egiteko. Dena dela, atsedenaldia baino lehen markagailuari bira ematea lortu zuten Urnietako jokalariek, 10-12 puntuko markagailuarekin.
Bigarren zatiari dagokionez, urnietarrak indartsu eta gogo biziz hasi ziren jokatzen; erasoan asmatzen hasi ziren eta defentsa sendotu zuten. Bigarren zatian, sei puntuko aldea ere eskuratu zuten. Azkenean, partida gogor eta parekatuaren ostean, bigarren postuan jarraitzeko garaipena lortu zuten.