Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek larunbatean mozorrotuta agertzeko gonbitea luzatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2020ko urt. 23a, 17:56

Sarrerak Internet bidez erosi ahal izango dira aurrerago ikusiko duzuen estekan.

Datorren larunbatean, urtarrilak 25, Andoaingo Bastero Kulturgunean, Bizi Dantza ikuskizuna grabatuko dute. Beraz, ikuskizunera mozorrotuta etortzeko gonbita zabaldu dute.

Euskal dantza eta, fabulen bidez, animalien munduari buruz mozorrotuta etor zaitezkete. Saioak 16:00etan eta 18:30ean izango dira eta sarrerak beharrez gero, honako esteka honetan erosi ahal izango dira: Sarrerak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!