Pentsiodunek ere bat egin dute gaurko grebarekin, eta manifestazioaren amaieran gogorarazi dute hurrengo astelehenean kalera irtengo direla 1.080 euroko gutxieneko pentsioak eskatzen jarraitzeko.
Gaur egun historikoa dela azpimarratu dute Joxe Arregi plazan, manifestazioaren amaieran, "mobilizazio erraldoia egiteaz gainera, erasora jotzea erabaki dugu. Hemengo eta estatuko erakunde eta patronalek galde egiteko hemen eta erabaki konkretuak har ditzateta jendearen bizimodua hobetze aldera, Euskal Herri justuago eta solidariogorako bidean. Erabaki horietako batzuk bihar bertan aplika ditzakete, borondate politiko kontu hutsa da. Beste batzuk, berriz, marko politiko berri bat eskatzen dute; burujabetza marko bat. Beraz, Euskal Herrian gure lan eta bizi-badintzei buruz erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen dugu. Herritarrak izan daitezela erabakitzen dutenak, ez transnazionalak. Horrenbestez, erabateko aldaketa sozial eta politikoa ari gara galdegiten eta horretarako, mugimendu sozialaren eta sindikalaren borrokak batu ditugu. Pentsiodunen mugimenduaren borroka, duela bi urtetik hona astero erakustaldia ematen ari zaiguna. Mugimendu feministarena. Urtetan sareak osatu ondoren, eztabaidaren erdigunean kokatu baitu kapitalismo heteropatriarkal honen aurka borrokatu beharra. Mugimendu ekologistaren borroka; kontzientzia hedatu baitu sistema kapitalista honen planetaren muga fisikoak lehertzen dituena. Gazte mugimenduarena, mobilizazio gaitasuna areagotzen ari baita. Gizarte bazterkeriaren aurkako plataformetan egunez egun, agerian uzten baitu gaur salatzen ari garen pobrezia eta bazterkeria gero eta zabalagoa dela. Beraz, gaur mugimendu sozialak eta euskal mugimendu sinikala gaur batera goaz gure herriaren altxorrik handienari balioa emateko. Eta zer da altxor hori? Borrokatzen garen jendea. Badakigu gure eskubideak irabazteko bide bakarra dagoela: mobilizazioa eta borroka. Horregatik greba sekula ez da irtenbidea patronalarentzat, agintzen dutenentzat, hedabide nagusientzat ez eta finantza-botereentzat. Jende horrentzat, helburu hau ez da greba egiteko une egokia, ez dute elkartasunaren bidea adieraziko duen borrokarik nahi. Galarazi nahi dute gure indar kolektiboa. Indar kolektiboa, horixe baita mobilizazioa. Gaur bezala, eutsi egingo diogu gure eskubideen aldeko borrokari. Gure eskubideen alde eta datozen belaunaldien eskubideen alde. Gora Greba Orokorra. Gora mobilizazioak!"