Andoain urez gainezka dago

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko aza. 6a, 18:01

Azken ordutako euriteen ondorioz, arazo ugari sortu dira Andoaingo hainbat tokitan: Santakrutzeko zubi inguruan ez ezik, baita beste auzo batzuetan ere. Arazoak daude, besteak beste, Sorabillan, Kaletxikin eta Bazkardon.

Argazkiak | Bideoak

Azelaingo zubitik Sorabillarako bide itxita dago, eta ezin da ez Aduna aldera ez eta N1 autobidea hartu. Donostiarako norabidea itxita dago, eta Bazkardoko guruzbidean Urnieta aldera jo beharra dago derigorrez. Bazkardo auzuneko bidea ur uholdeak erabat hartuta dago. 

Estropiziorik handienak Santa Krutz ermitaren inguruan gertatzen ari dira. Zumea Kalean eta Kale Nagusian ura da nagusi. Zumea kalean metro erdiko altuera hartu du, eta etxeetako eskaratan eta dendetan sartu da. Kale Nagusian, berriz, ura Peña Santa Krutz elkartearen ateraino iritsi da arratsaldeko 15:00etarako.  

Kiroldegian, ura sartzeko zorian dago. Bestalde, Zubiaurre etxe aurreko harresia, Leitzarango ibaiaren bazterreko harresi txiki baten zati bat ere aurretik eraman du.

Argazkiak facebook-en aurki daitezke uholdeak.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!