Abian da Federazioen arteko txapelketa ezaguna. Izenak lurralde bakoitzaren lehen hizkia hartu ohi du: Gipuzkoa, Errixoa, Araba, Bizkaia, Nafarroa eta Iparralde. Gipuzkoako selekzioak Atano II.ean egin zuen aurtengo txapelketaren aurkezpena eta zehatza da jomuga: ahalik eta gehien eta ondoen iristea maiatzaren 4ko finaletara. Partida asko dira eta emaitzak askotarikoak izan dira lehen jardunaldian. Beterri-Aiztondoko ordezkaritza honako hau da:
Eskua
Prestatzaileak: Iraitz Olaetxea, Naroa Agirre eta Iñaki Lizaso. Partaideak: Miriam Arrillaga Beloki (Behar Zana), Itxaso Erasun Gorostidi (Behar Zana), Miren Larrarte Mayoz (Behar Zana), Nora Mendizabal Ezeiza (Gazteleku), Aimar Segurola Gorostidi (Gazteleku) eta Irati Zabala Urriza (Behar Zana).
Gomazko paleta
Hautatzaileak: Jon Juanes, Maider Mendizabal eta Iñaki Peluaga. Partaideak: Irati Goikoetxea Orbegozo (Behar Zana) eta Maddi Lasa Elduaien (Behar Zana).
Pala, larruzko paleta eta pala motza
Hautatzaileak: Oier Alkorta, Aitor Otegi eta Josema Garrido. Partaideak: Ibon Altuna Zabala (Gazteleku) eta Iñaki Lopez de Munain Oñederra (Gazteleku).
Trinketa
Prestatzailea: Eneko Maiz. Partaideak: Peru Cestau Sanchez (Behar Zana), Inhar Iparragirre Aburuza (Behar Zana), Iker Izagirre Galarraga (Behar Zana), Eñaut Oñate Lasa (Behar Zana), Adur Otaegi Lakarra (Behar Zana) eta Unai Zufiria Mayoz (Behar Zana).
Xare
Prestatzailea: Mikel Uzkudun. Partaidea: Joxi Lopetegi Aierza (Behar Zana).