Geroz eta indar eta gorputz gehiago hartzen ari da Aiztondoko Antzerkialdia. Bailarako hiru herriren ekimenez sortu zen duela hiru urte; Asteasu, Aduna eta Zizurkilek euren antzerki eskaintza bateratu eta ziklo bat osatzea adostu zuten. Larraul batu zitzaien bigarren edizioan, eskaintza zabalduz eta aurten, Alkiza ere batu da ekimenera. Bost herriren artean antolatu dute beraz, aurtengo antzerkialdia.
Ekitaldi berritzailea ere ekarriko du aurtengoak. Adunan, martxoaren 28an, "Barre Txoootx!" ekitaldia egingo dute, iluntzean. Maria Blancok, Ander Malbadik eta Mirari Martiarenak bakarrizketak eskainiko dituzte herriko plazan eta ondoren, afari merienda egin ahal izango da bertan. Antolatzaileek barrikotea eta mahaiak jarriko dituzte, eta norberak eraman beharko ditu jatekoa eta edalontziak.
Bailarako herritarrek antzerkialdiko eskaintza osoa gozatzea da helburu nagusia; Aiztondoko herrietan barrena mugitu eta prestatutako ikuskizunez gozatzea.
Alkiza
Martxoak 22, larunbata
“Kutxidazu Bidea, Ixabel”. Txalo Talo Konpainia. 19:00, Eliza.
Aduna
Martxoak 28, ostirala
Barre Txoootx!
Maria Blanco, Ander Malbadi eta Mirari Martiarena bakarrizketariekin.
19:30, Herriko plaza. Ondoren, Afari-merienda. Jatekoa eta edalontziak norberaren kontu; mahaiak eta barrikotea, antolatzaileen esku.
Apirilak 2, asteazkena
“Munduari itzulia 80 egunetan”. Sustrai Teatro. 14:45, Elordi lokalean.
Ipuin Lotsatiak “Odei Arregi”. Bapatean Zirko. 14:45, Liburutegia.
Asteasu
Martxoak 24, astelehena
“Kolorez Kolore”. Pantzart Teatroa.
15:00, Pello Errota eskola.
Martxoak 27, osteguna
“Oxido”. Pez Limbo. 19:00, Udaletxea.
Martxoak 28, ostirala
“Basoa”. Teatro Firulete. 15:00, Pello Errota eskola.
Larraul
Apirilak 3, osteguna
“Haizeak darama eta dakarrena”. Saioa Aizpurua.
17:15, Liburutegia.
Apirilak 4, ostirala
“Betetako promesak”. Ester Poveda.
19:00, Balio anitzeko gela.
Apirilak 6, igandea
“Altuna jaunaren asesinatzailea”. Aimara Teatro.
12:00 Balio anitzeko gela.
Zizurkil
Apirilak 7, astelehena
“Maitatzen”. Zirkun-Zirko. 11:00, Atxulondo.
Apirilak 8, asteartea
“Espazioa”. Eneko Etxebarrieta.
11:00, Atxulondo.
Apirilak 9, asteazkena
“Burua Txoriz Beteta”. Tdiferencia.
11:00, Atxulondo.
Apirilak 10, osteguna
“Zizurkilgo Umeen Emanaldia”
11:00, Atxulondo.
Apirilak 12, larunbata
“Putaren Bakarrizketa Eroetxean”. Laura Penagos.
19:30, Atxulondo. 3 euro.
Erreportaje osoa irakurgai dago Aiurri 667 hamaboskarian
Aiurri aldizkaria harpidedunek soilik jasotzen dute etxean. Harpidedun ez denak kioskoan eros dezake hamaboskaria eskualdeko ondoko saltokietan:
- Andoain: Ernaitza eta Stop liburu-dendak.