Umeentzako eski irteera antolatu du Somportera Aizkardik

Erabiltzailearen aurpegia Aizkardi Mendizale Elkartea 2019ko urt. 9a, 01:00

Urtarrilaren 26an eta 27an umeentzako eski irteera antolatu du Aizkardi Mendizale Elkarteak Somportera (Pirinioak). Izena Larrea auzoan duten lokalean eman behar da urtarrilaren 14an, 20:00etan. Guraso edo arduradun baten menpe joan beharko dute irteerara haurrek.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!