Joan zen asteburuan Lizarra inguruko mendietan barrena ibili ziren Aizkardi mendi taldeko kideak. Larunbatean, Munetatik abiatuta Lokiz aldera joan ziren. San Cosme, Sartzaletako tontorra eta Lokizko Santiago ermita igaro eta gero, Ollogoienen igaro zuten gaua. Igandean Jurramendi eta Monjardineko tontorrak lotu zituzten.