Ibilaldia Ainhoan hasi eta Ainhoan amaituko da, irteera zirkularra izango da. Tartean Errebi (583 metro), Mondarrai (749 metro) eta Gorospil (692 metro) gailurrak igoko dituzte. 23 kilometroko ibilbidea da eta sei ordutan burutzea aurreikusten da.
Izen-ematea
Izena emateko epea urtarrilaren 16an amaituko da. Horretarakoa, Aizkardiren egoitzara hurbildu nahi dutenek honako ordutegian egin behar dute: 20:00etatik 22:00etara. Ordutegi berean telefonoz ere deitu daiteke 649 717 182 telefono zenbakira.
Urtarrilaren 19an 07:30ean jarri dute irteera ordua Olaederra kiroldegitik.