Joan zen igandean, Lapurdiko mendietan barrena ibilaldi zirkularra egin genuen Aizkardi mendi taldeko kideok. Ainhoatik (113m) abiatu ginen eta Errebi ( 580m), Mondarrain (737m) eta Gorospil (689m) gailurrak igo genituen. Handik Ainhoara itzuli ginen berriro.