Sarobeko aretora jende ugari hurbildu bazen ere, ez zen erabat bete, Garbi Losadak zuzendutako Ados Teatroa taldeko Joseba Apaolaza, Ramon Agirre eta Klara Mendizabalen interpretazioa ikusteko. Musika, Juan Carlos Perezena da. Eszenografia hotz bezain soil batean,eta irudien laguntzarekin, Lurdes eta Xabierren bizitzaren hainbat pasadizo jasotzen dira, Baita ere, oso presente daude garaiko Euskal Herriko hainbat gertakizun, besteak beste, ETAren atentatuak, Guardia Zibilen kontrolatan hildakoak, Imanol Larzabal abeslariak jasotako mehatxuak, edota kantaldiak eskaintzen zituzten frontoietan irakurri zitezkeen pintadak. Heriotzarekin fliltreoa ia etengabekoa bada ere, umoreak eta samurtasunak ere badute bere lekutxoa ikuskizunean.
Abenduaren 4an izango da ikusgai Donostiako Victoria Eugenia aretoan. Eta Xabi Paya, Donostia 2016ko kultura arduradunaren hitzetan, jada konfirmatuak dituzte, Iruñako, Gasteizko eta Bilboko emanaldiak ere.