Hala da bai, garai hartan ikaragarria zen bolo jokoaren inguruan biltzen zen jendetza eta herri askotan zegoen bolatoki bat. Haietako asko desagertu diren arren, oraindik zutik geratzen diren bakan batzuei esker badakigu bolatoki gehienak oso sinpleak zirela: kalean bertan egiten ziren aterpe batekin estaliak. Asteasun eraiki zenari buruz deskribapenik ezin dugu eman, artxiboan obra proiekturik ez baitago, ezta argazkirik ere. Garai hartan, Udalbatzak zerbitzu mota honen behar garbia ikusten zuen agian, baiezkoa bi hilabeteren bueltan jakinarazi baitzioten. “... en razón a que en la localidad no existe ninguno y a la gran afición de los vecinos que lo echan de menos y se ven obligados a trasladarse a otros pueblos...”, esaten du Udalbatzaren erabakiak.
Jarduera hau irekitzeagatik Sabinok pagatu behar izan zuen tasa 150 pezetakoa izan zen. Taberna irekitzeagatik ere beste 150 pezetako tasa ordaindu zuen. Eta bi kasuetan, noski, Gobernadore Zibilaren baimena lortu behar izan zuen irekiera baimena lortu ahal izateko.
Gure irakurleen artean zeinek ezagutu du bolatokia?