Udal programazioa aurkeztu du Gazte Zulok

Erabiltzailearen aurpegia Amaia Senperena 2019ko eka. 3a, 13:43

Zizurkilgo Gaztezulo aisialdi taldeak uda programazioa aurkeztu du eta bertan kirol eta abentura ekintza ezberdinez gozatzeko aukera izango dute herriko gazteek.

"Uda iritsi da Gazte Zulora" lelopean aurkeztu dituzte udako ekintzak Gazte Zuloko kideek. 17 urterarteko gaztetxoentzako ekintzak dira hauek. Ekintzak uztailaren lehen astean hasiko dira kirol astearekin eta Zizurkilgo kirol elkarteen laguntzarekin. Gaztetxoak pilotan, bizikletan, halterofilian eta atletismoan ibiltzeko aukera izango dute eta astea ondo amaitzeko gainera izena eman duten gazteek Kontxan adel surfeko ekintzaz gozatzeko aukera ere izango dute. 

Ondoren abentura ekintzak izango dituzte. Hala nola Txindokiko Itzala abentura parkera irteera, Olaberriako Kating zirkuitura eta baita Olaberriko paintball gunera ere. Beroari aurre egiteko ere inguruko igerilekuetara zein ibaietara ere gerturatuko dira gaztetxoak.

Hau guztiaz gain, Goizuetako Zubimuxu aterpetxera bi eguneko irteera ere proposatu dute  Gazte Zuloko kideek eta bertan gaztetxoen harremanak sendotzeko ekintzak ere egingo dituzte.

Izen emate epea zabalik dago bai Gazte Zulon eta baita Zizurkilgo bulegoetan ere.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!