Euskararen Eguneko zozketa berezia Andoainen

Erabiltzailearen aurpegia Andoaindarra Euskaraz 2021ko aza. 24a, 14:49
Andoaingo Euskara zerbitzuak 5 sarrera bikoitz zozkatuko ditu Garaiz 60 TM ikuskizunerako.
Andoaingo Euskara zerbitzuak 5 sarrera bikoitz zozkatuko ditu, abenduaren 3an, 20:30ean Basteron egingo den Garaiz 60 TM ikuskizunerako. Informazio gehiagorako, bisitatu Bastero kulturgunearen agenda.
 
Zozketan parte hartzeko, galdetegia bete eta idatzi Andoaingo 3 euskaltzale sutsuren izenak; gutxienez, emakume bat aipatu.

* Irabazleak abenduaren 2an jakinaraziko dira.
** 16 urtetik gorako andoaindarrek soilik har dezakete parte zozketan.
 
ZORTE ON!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!