Zozketa! 'Ene baitan bizi da' liburuaren 2 ale

Erabiltzailearen aurpegia Andoaindarra Euskaraz 2022ko mar. 1a, 11:29
Maddi Ane Txoperena Iribarrenen 'Ene baitan bizi da' eleberriaren 2 ale zozkatuko ditugu Euskara Zerbitzuan.
Bat eskuratu nahi?
1_Gure Telegram kanalera batu: t.me/andoaindarraeuskaraz
2_Formularioa bete: labur.eus/liburuzozketa
3_Andoaingo Udal Liburutegiak antolatutako literatura solasaldian parte hartu (apirilaren 26an)
Zorte on!!!
¬ Askotariko istorioak gurutzatzen dira Maddi Ane Txoperena Iribarrenen lehen eleberrian: 1950. hamarkadan Ipar Euskal Herrian eta Frantzian neskato ibilitako emakumeen errealitateak, lehengo eta oraingo maitasun eta desamodio istorioak, laneko sufrimenduak, gatazka politiko baten ondorengo testuinguru baten ezinak, amatxi-biloba eta alaba-guraso harreman korapilatsuak. Guztia, etorkizunaren eta orainaren arteko zubi jolas batean.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!