Autolikidazio proposamena aprobetxatzea da aukerarik onena!
Proposamena onartzerakoan, telefonoz edo internetez, galdetuko dizute euskaraz ala gaztelaniaz nahi duzun. Aukeratu euskara. Handik aurrerako proposamenak eta harremanak euskaraz egingo dizkizute Foru Ogasunetik.Bestalde, zure herrian badira euskaraz ere zerbitzu ona eman go dizuten profesionalak. Behar dituzun azalpen guztiak emango dizkizute errenta aitorpena euskaraz ere uler dezazun. Behin lehendabiziko aldiz eginez gero, ez diozu berriro zailtasunik ikusiko.