Egitasmoaren ardatzak, honako hiru dira:
•Familiei eta haurrei euskaraz jolasteko baliabideak eskaintzea
•Familiak eta haurrak euskararen inguruan biltzeko gunea sortzea
•Auzo eta herrietako jolasguneetan euskararen presentzia areagotzea
Horretarako, maiatzak 10, 11, 17, 18, 24, 25, 31 eta ekainak 1 egunetan, Urtxintxako jolas dinamizatzaileen laguntzaz, Goikoplazan (astearteetan) eta Zumea plazan (asteazkenetan) burutuko dira programa hauen saioak:
> ZABU ZIBU: 17:15-18:15era; 3 eta 5 urte bitarteko haurrak dituzten familientzat. Helburua euskaraz jolastu ahal izateko tresnak eskaintzea da, beraz, behar beharrezkoa da haurrak guraso edo helduren batekin etortzea eta jolastea.
> TXIRRINTXON: 18:15-19:15era; 6 eta 9 urte bitarteko haurrentzat.
*Aurretik ez da izena eman behar, nahikoa da bertaratzea.