Ate irekiak euskaltegian

Erabiltzailearen aurpegia Andoaindarra Euskaraz 2022ko mai. 10a, 07:43
Euskara ikasi nahi duzu?
Maiatzaren 27an, AEK euskaltegian ate irekiak izango dira. Euskarara gerturatzeko bidea erraztu nahi dizugu, sinetsita baikaude euskara ikasteak abantaila ugari ekarriko dizula: zure komunitate berrian integratzen lagunduko dizu, eta arlo akademikoan nahiz lan-munduan aukerak zabalduko dizkizu.
 
Zuretzako AISA harrera-ikastaroak ditugu euskaltegian, eta horien berri berri emateko, atsegin handiz gonbidatzen zaitugu ate irekietara. Ateak zabalik dituzu euskaltegian.
 
Eman izena, eta zatoz!
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!