Parketarrak egitasmoa, berriz ere Andoainen

Erabiltzailearen aurpegia Andoaindarra Euskaraz 2022ko ira. 26a, 12:52

Kalean eta parkeetan euskararen erabilera handitzea helburua zuen PARKETARRAK egitasmoa burutu genuen pasa den maiatzean. Ikusita ekimenak izan zuen arrakasta eta parte-hartze handia, udazken honetan ere antolatuko dugu.
 
Hauexek dira lekuak eta egunak:
 
· Goikoplazan: Urriaren 4, 11, 18 eta 25ean, astearteetan.
 
· Zumea plazan: Urriaren 5, 19, 26an eta azaroaren 2an, asteazkenetan.
 
 
HEZTEN-eko jolas dinamizatzaileak arituko dira honako bi programak garatzen:
 
> ZABU ZIBU: 17:15-18:15era; 3 eta 5 urte bitarteko haurrak dituzten familientzat. Helburua euskaraz jolastu ahal izateko tresnak eskaintzea da, beraz, behar beharrezkoa da haurrak guraso edo helduren batekin etortzea eta jolastea.
 
> TXIRRINTXON: 18:15-19:15era; 6 eta 9 urte bitarteko haurrentzat.


*Aurretik ez da izena eman behar, nahikoa da bertaratzea.
 
 
Anima zaitezte! Bertan egongo gara zuen zain!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!