Eskatu, eskaini, euskaraz

Ba al dakizu aukeratzen duzun lehen hitzaren araberakoak izango direla zure harremanak?

Gertukoa aukeratzen dugunean, konfiantza aukeratzen dugu.
Garena izateko aukera.
 
Gure herrietako ostalaritza eta merkataritza establezimenduetan konfiantzaren adierazle esanguratsuena da “betikoa” eskatzea.
Ezagutzen dugu dendaria edo ostalaria, produktua.
 
Eta berak ezagutzen gaitu gu ere, zer nahi dugun, zer behar dugun.
 
Konfiantza egunez egun lortzen da, alde biko konpromisoari esker.
Baina bada konfiantza sortzeko bide azkarragoa eta eraginkorragoa: nor bere hizkuntzan artatua izatea.
 
Euskara aukeratzen dugunean, konfiantza aukeratzen dugu, garena izateko aukera.
 
Eskatu euskaraz, eskaini euskaraz.
#eskatueskainieuskaraz
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!